Zer gosaldu duzu?


Musika entzuteko egin klik hemen




          Kanta hau lantzerakoan, jolas moduan egiten dut beti:
  • otordu baten ondoren izan dadila saiatzen naiz
  • ikasleei, kopeta ikutu eta eskua usainduz, zer jan duten asmatzen saiatzen naiz (eskolan bagaude eta jangelan geratzen diren ikasleak badaude, menua begiratzea komeni da eta horrela ziur ziur baten batena dena asmatzen duzula!!!)
  • abestiak asmatzen laguntzen duela esaten diet eta horrela badut aitzakia kanta lantzeko. 
  • behin ikasia dutenean, beraien artean jolasten uzten diet

     ON EGIN!! ;-)